XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz horrezaz esan duguna, berdin esan diteke beste zenbait hitzez.

Ez da aspaldi oraindik hasiak gerala idazten: anima-en egunean, eliz-ean; eta determinado pluralean: emakume-k, emakume-z, seme-i eta beste asko horrelakorik.

Ez bide gera ohartu, orain arte beti, fonetika legeek horrela galdeginik, zala.

Honela aita -a- organikaduna, ez da determinado pluralean, baiño.

Arima, ez da determinado pluralean ... eta abar baiño: Determinadu pluralean eta hitzak bukaera e duanean, hitzak ez du bere e hori, desinentziaren beste e batez txoke egiten duanean galtzen, gordetzen baiño.

Honela ez da, baiño.

Deklinazio hontan ikus ditekeanez eta denok dakizutenez, ez dira berdin deklinatzen bizigabeak eta bizidunak.

Ba da besterik ere: bai bizidunak eta bai bizigabeak, batzuek kontsonantez bukatzen dira, bokalaz beste batzuek.

Bokalaz bukatzen diranak, asko eta asko a-z bukatzen da.

Nahaste haundi bat sortu baita aspaldi hontan puntu hontan, jakin beharko genuke zein hitz dan bukatzen a'z, zein ez.

Hots, neskatxa ala neskatx danez jakin beharko genuke.

Izan ere, a guztiak ez dira artikulu.

A hori itsatsia danean, organika danean, ez da indeterminazioan galtzen, baiñan bai organika ez danean.

Garrantzi haundia du honek.

Izan ere, neskatx balitz, gizon bezala deklinatuko genuke eta esango: eta abar.

Neskatxa balitz berriz, seme bezala deklinatuko genuke: eta abar.

Zein hitz bukatzen da a organikaz?

Euskal literatura azter ba dezagu, garbi ikus dezakegu hori.

Oraindik ere, mugaz bestaldekoek ondo darabilte, bai bizkaitarrek ere.

Gipuzkoarrok, idazten hasten geranean, sarri ahaztutzen dugu puntu hau.